DUELA 500 URTE BAINO GEHIAGO, EUSKAL BALEONTZI BATEK (SAN JUAN) ITSASOAREN INDARRARI AURRE EGIN EZINIK HONDOA JO ZUEN KANADAKO KOSTALDEAN. MENDEAK IGARO DIRA, BAINA BERE HISTORIA EZ DA UR AZPIAN GALDU: ARKEOLOGOEK AZALERATU ZUTEN, ETA ALBAOLA ONTZIOLARA EKARRI ZUTEN BERRERAIKITZEKO ASMOZ.
HONA HEMEN NOLA BERRESKURATU DEN ITSAS MEMORIA GALDU BAT.
Euskal baleontzia National Geographic aldizkariko lehen orrialdean

Hemen daukazu National Geographic aldizkaria.
Ziur nago ezagutzen duzula. Orain duela 130 urte hasi zen, hasi ere, bere jarduera, honako balio hauen inguruan: jakin-mina, esplorazioa eta planetaren iraupena. Bere ibilbidean zehar, bere proiektuak zabaltzen laguntzen duten hainbat ekimen abiarazi ditu eta 172 herrialdeetara iritsi da, baita gurera ere. Izan ere, 1985ean artikulu bat eskaini zion euskal ontzi bati, itsaspeko arkeologiako bitxirik handienetako bat bihurtu dena. San Juan itsasontziaz ari gara, Pasaian eraiki eta 1565eko udan Red Bayn (Terranova-Kanada) hondoratu zen, bale-olioz kargatuta euskal kostaldera itzultzeko asmoa zutenean.
San Juanen berreskurapena
1563an San Juan baleontzia Pasaian eraiki zen Kanadarako ozeanoan zeharreko bidea egiteko.
Handik eta bi urtera, itsasontzia Red Baytik itzultzeko prest zegoenean, bale koipedun upel kargamentu oso batekin hondoratu zen ekaitza izugarri baten ondoren.
Galeoi hura 400 urte baino gehiago ur azpian egon zen, Selma Huxleyk, itsas historialari kanadarrak, aurkeztutako dokumentu batek sekretu hau azaleratu zuen arte.
Dokumentu horretan aipatzen zen baleontzia Labradorko penintsularen hegoaldean hondoratu zela, hurrengo urtean, puntu horretara marinelak itzuli baitziren itsasoan galdutako zama aparta berreskuratzeko asmoz. Kontu huragatik baleontziaren aseguru-etxeak jabea auzitara eraman zuen, zegokion zati ekonomikoa erreklamatuz. Epaiketa horretako paper-sortak Oñatiko Unibertsitateko protokoloen artxiboan gordetzen ziren, eta horiei esker Huxleyk ontziaren historia berreraiki ahal izan zuen.
Robert Grenierrek, Kanadako itsaspeko arkeologoak, informazio honi jarraituz, garai hartako urpeko indusketa arkeologiko handiena hasi zuen. 1978an San Juan itsasontzia aurkitu zuen, Artikoko uraren tenperatura baxuei esker, ezohiko baldintzetan kontserbatuta.
Pezioa piezaz pieza atera, argakiak egin eta jatorrizko lekura itzuli zuten, ur hotzak orain arte kontserbatutako baldintza berdinetan jarrai zezan.
Horrela, 28 metroko luzeera eta 7,5 metroko zabalerako itsasontziaren plano xehatuak egin ahal izan ziren.
Erronka ausarta
2006. urtean, plano hauek ALBAOLAri entregatu zitzaizkion.
Ia 500 urte lehenago Pasaiako ontziola zahar horretan San Juana eraiki zen. Eta orain, euskal baleontziaren erreplika perfektua egiten ari dira XVI mendean erabilitako metodo eta material tradizionalak ahalik eta gehien errespetatuz.
Adibidez, 35 metrotik gorako mastak egiteko Iratiko basotik ekartzen dira izeiak. Horrez gain, Quintanar de la Sierran berreskuratu da mundruna (alkitrana), eta bere garraioa idi-gurdi batek tiratuta egiten da Albaolaraino.
Baina, beharbada, prozesu osoa inguruko bolondresekin egitea da proiektu honen arrakastarik handiena.
ALBAOLA historia egiten ari den museo bizia da.
Hori guztia erabakigarria izan da San Juan proiektuak 2015an UNESCOen ahal ofiziala lortzeko.
Itxura guztien arabera eta ALBAOLAren lanari esker, San Juanek, edo hobeto esanda, bere erreplika perfektuak, Bizkaiko Golkoko uretan nabigatuko du Labradorreko kostaldera eramango duen bide batean.
Baina, oraingoan bere helburua ez da upategiak balea-olioz betezea, baizik eta euskal marinelek batu zituzten bi lurren arteko kultura eta harreman onak helaraztea.
GEHIAGORIK NAHI?
Bisita esperientzia osoa gaztelaniaz kontatua nahi baduzu, klikatu hemen 👉ALBAOLA.